Ogibidez musika irakaslea da Idigoras, baina idaztea du zaletasun. Liburuan, amets erotiko bat oinarri duen istorioa kontatzen du. 38 urte dituen Rebeka Roig madrildarra da protagonista. Roigek neska batekin harreman sexualak dituela amesten du; baina, gizonak gustuko dituenez, ez du ametsaren esanahia ulertzen. Hala, erantzun bila jotzen du Moran psikiatraren bulegora. Hori da istorioaren abiapuntua; baina, abiapuntu horrek beste zenbait gai lantzeko aukera ematen dio Idigorasi. Bisexualitatea, dolua... dira ukitzen dituen beste gai batzuk.
VIvelibro argitaletxea
VIvelibro argitaletxeak argitaratu du liburua, eta drama eta erotika generoan sailkatu dute. Liburua gazteleraz da. Gaurko aurkezpena herritar guztiei zabalik dago; galderak egiteko aukera egongo da, eta luntx txiki bat egongo da amaieran.