Egunetan falta zen osintxuar hori etxetik. Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera gorpuak ez zuen ageriko indarkeria zantzurik. Autopsia egitera eraman dute.
Luze joan da ibaitik ateratzea
Lekuko baten arabera kiroldegi paretik behera joan da hildakoa, harik eta Sapa ondoko presa jaitsi eta trabatuta geratu den arte. Bi suhiltzaile jaitsi dira ibaira, garabi baten laguntzarekin gorpua zegoen tokiraino, ibaiaren erdialdera, eta kontu handiz bazterreratu dute. Luze joan da prozesua, pare bat bider jaitsi dira suhiltzaileak bertaraino, eta bigarren saiakeran atera dute kanpora. Gero esku-ohe bat erabilita ibai bazterreraino eroan dute. 17:00etan oraindik bertan zegoen auzitegiko medikuaren zain.