'Guti' eta 'Felixin'-en gomazko panpinen aurkezpena domekan, bals propio eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abenduaren 13a

Bergarako Erraldoi Taldearen ikur diren Guti eta Felixin erraldoien panpina aurkeztuko dute domekan, abenduak 17, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (12:00). Gainera, biendako propio atera duten balsa ere dantzatuko dute Herriko Plazan eguraldiak laguntzen badu; goiko bideoan asteon egindako entsegu bat ikus daiteke.

Domekako aurkezpenera kalejiran helduko da erraldoien taldea –Zabalotegitik abiatuta, 11:00etan– eta, ondoren, Guti eta Felixin-endako propio egindako balsa dantzatuko dute San Martin plazan, herritarren aurrean. Ondoren, salgai jarriko dituzte bi panpinak, 25 eurotan. Aurrerago, Raizabal, Mujika eta Larrañaga gozotegietan eta Gorka harategian erosi ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak