Asier Garitano Leganesko seme kutun izendatu dute

Xabier Urtzelai 2017ko abe. 12a, 11:55

Atzo, astelehena, Leganesko Udalak antolatutako ekitaldian izendatu zuten Asier Garitano entrenatzaile bergararra Leganesko seme kutun: "Ohorea da herri honi poztasuna eman dion zerbaitetan parte hartu izana", adierazi zuen bergararrak.

"Niretako oso zaila da azaltzea zer sentitzen dudan horrenbeste eman didan hiri honengatik. Nik eta nire etxekoek zuon guztion gertutasuna eta maitasuna sentitu dugu. Eta, kirol arloan zuen hiriko lehenengo futbol taldearekin lan egiteko aukera eman didazue, Leganes Futbol Taldea", nabarmendu zuen Asier Garitanok ekitaldian. 

Izendapena Espainiako Konstituzioaren 39. urteurreneko oroitzapenezko ekitaldiaren barruan egin zuten, eta Leganesko beste zeinbat eragile ere izan zituzten gogoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak