Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Bergaran, abenduaren 23an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abe. 12a, 10:19
Aurreko edizio bateko bikote irabazlea.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, Bergarako kanporaketa Artatse elkartean jokatuko da abenduaren 23an (16:00). Izena momentuan bertan eman beharko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du.

Bergarako kanporaketako sariak izango dira: lehen bikotearendako batutakoaren erdia; bigarren bikotearendako batutakoaren %30; hirugarren bikotearendako bi txuleta eta sorpresa; eta laugarren bikotearendako untxia eta sorpresa.

Bergaran sailkatzen diren bikoteak –sailkatuen kopurua, parte hartze kopuruaren araberakoa izango da–, herrialdetako kanporaketetara pasatuko dira.

Horiek 2018ko otsailaren 24an jokatuko dira; gainera, Gipuzkoako finala Bergaran jokatuko da aurten.

Herrialdetako kanporaketara sailkatzen direnak Euskal Herriko finalera pasatuko dira.

Finala 2018ko martxoaren 10an jokatuko da Uztaritzen (Lapurdi).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak