Gaur jarriko dituzte salgai Gabonetako kontzerturako sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abe. 12a, 10:06
Gabonetako kontzertua, 2015ean.

Aurtengo Gabonetako kontzertua abenduaren 23an izango da Udal pilotalekuan, 20:30ean. Kontzertuan, Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Musika Bandak hartuko dute parte. Sarrerak gaur, abenduak 12, jarriko dira salgai.

Kontzertura joan nahi dutenek gaurtik aurrera erosi ahalko dituzte sarrerak. Horretarako bi aukera egongo dira, batetik www.ticket.kutxabank.es webgunetik lortu ahalko dira –abenduaren 12an 18:00etan zabalduko da– eta bestetik, Seminarixoko (San Martin plaza) leihatilan ere eskuratu ahalko dira. Errege Mintegiko eliza zaharraren leihoan (ate ondoan) jarriko da leihatila; 18:00etan zabalduko da. Abenduaren 12tik 15era, eta hilaren 18an eta 19an, 18:00etatik 20:00etara.

Sarrera bakoitza zortzi euro ordaindu beharko da eta pertsona bakoitzak, sei sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da udal pilotalekuko leihatila. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak