Bearteko bekak eskatzeko aukera dago urtarrilaren 10era arte

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 8a, 15:05
Bearteko egoitza

Beart, Bergarako Arte Elkarteak, arte plastikoetan lan egiteko eremu aproposa eskaini nahi die herriko artistei. Horretarako, Beartek, Bergaran erroldatuta dauden 18-35 urte bitartekoei bekak eskatzeko aukera eskaini die.

Beka arte plastikoen edozein diziplinatara dago zuzenduta eta urtebetean, lanerako espazioa eskainiko die hautatuei. Gune hori, Bearteko egoitza izango da, Bolu auzoan. Aukera egongo da, era berean, beka hiru urte arte luzatzea. 

Urtebete pasatu ostean, artistari  Bearten egindako artelanekin Bergarako edozein erakustokian erakusketa bat egitea eskatzen zaio. 2018 bukaeran, batzordeak egoki ikusiz gero, 2019ko Aroztegi aretoan erakusketa egiteko proposamena egingo zaie bekadunei.

Nola eskatu beka

Urtarrilaren 10a baina lehen beart.elkartea@gmail.com helbidera mezu bat beharko da curriculum labur bat eta urtean zehar egin nahi diren lanen azalpentxo bat.

Informazio gehiago: BEART

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak