Bergara Soraluze taldea bosgarren tokian dago sailkapenean, 16 punturekin; Santo Tomas Lizeoa, aldiz, puntu bakarrera dago bigarren postuan. Bergarako mutilek galdu egin zuten joan zen aste bukaeran etxean jokatutako lehia: 39-47 Oiartzungo Saskilagunak taldearen aurka. Bada, garaipen egarriz irtengo dira gaur mahoneroak Donostiako kantxara. Denboraldiko hamargarren jardunaldia izango da aste bukaera honetakoa.