Lehenengo territorialean, Bergarak Leitzaran hartuko du etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko abe. 1a, 10:36

Infantil neskak, Bergararen eta Urnietaren arteko partiduko une bat.

Mutiletan lehenengo territorialeko taldeak, infantil neskek eta kadete neskek jokatuko dituzte partiduak etxean. Maila nagusiko mutilek zapatuan jokatuko dute, 18:30ean Leitzaranen aurka.

Eskubaloian, Bergarak etxean jokatuko du, zapatuan, 18:30ean Leitzaranen aurka. "Partidu garrantzitsua izango da; izan ere, azkeneko bi porroten ondoren irabaztea ezinbestekoa izango dugu", azaldu du Josetxo Muniategi eskubaloi saileko kideak. Azken partiduetako defentsa maila igo egin beharko dute bergararrek garaipena lortzea. Muniategik nabarmendu du taldean min hartutako asko daudela eta hori ere badela azken emaitza kaxkarren arrazoietako bat. Etxeko taldea zazpigarren postuan dago sei punturekin; eta Leitzaran, bederatzigarren lau punturekin.

Etxeko partiduak

  • Lehenengo Territoriala, zapatuan, 18:30ean Leizaranen aurka.
  • Infantil neskak, domekan, 10:45ean Bidasoa B izango da aurkaria.
  • Kadete neska, domekan, 12:15ean Ereintzaren aurka.

Etxetik kanpoko partiduak

  • Infantil mutilak Legazpin, zapatuan, 10:00etan.
  • Kadete mutilak Legazpin, zapatuan, 18:30ean.
  • Gazteak Egian, Donostian, zapatuan, 18:15ean.
  • Bigarren taldea Arrasaten, domekan, 11:45ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak