"Urtero egiten dugun moduan, Gabonei begira egindako erakusketa izango da", azaldu du Maite Azkargortak, Bearteko kideak.Bazkideen lanak jarriko dituzte ikusgai; guztira, 50 bat bazkideren lanak.
Margolanak eta eskulturak
"Bazkide bakoitzak lan bat jarriko du ikusgai: batzuk pinturak izango dira eta beste batzuk, eskulturak", dio Azkargortak. Ikusgai egongo diren lan gehienak margolanak izango dira, baina bi eskultura ere egongo dira.
Ordutegia
Aroztegiko ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.