Euskaraldia 2018an milaka herritarren parte hartzearekin Euskal Herri osoan bideratu nahi den ekimena da. Ekimen horren barruan herritarrek 11 egunez euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute.
Egueneko saioan ekimena aurkeztuko da eta Bergaran nola bidera daitekeen landuko da, giro lasaian, berriketan eginaz eta mokadutxo bat janaz.