Gazteendako dantza askatu txapelketa Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko aza. 24a, 10:43

Bikote gazteendako 40. Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute domekan Bergarako Udal Pilotalekuan.

Euskal Herriko bikote gazteendako 40. dantza askatu txapelketa jokatuko dute domekan Bergarako Udal Pilotalekuan (12:30), Bergarako musika Eskolak Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatuta.

Txapelketan izena emateko epea azaroaren 17an bukatu zen, eta 16 urtetik beherako 21 bikotek parte hartuko dute. Adibidez, Lezoko Maider Aginaga eta Iker Belintxon pasa den aldiko garaileak berriro irabazten ahaleginduko dira. Epaimahai lanetan Ane Anza donostiarra, Karlos Sarriegi hernaniarra eta Nahikari Vizuete lezoarra arituko dira. Bergarako Udalak emandako trofeoa, txapela, zapia eta 180 euro eramango dituzte irabazleek, eta, gainera, sari ugari banatuko dituzte beste dantzarien artean. Jantzi egokienarendako, berriz, garaikur berezia egongo da, azken urteetan bezala.

Debagoieneko bikoterik ez da egongo Bergarako pilotalekuan, baina dantza askatu ikuskizun polita emango dute, ziur, Gipuzkoako beste herri batzuetatik eta Arabatik eta Bizkaitik etorriko diren gazteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak