Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga idazleen antzezlana taularatuko dute. Eta, taula gainean, Itziar Ituño, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga bera izango dira. Koadernoa zuri antzezlana ekarriko dute Zabalotegira.
Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri da eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen; ekaitz-egun beldurgarri baten, abortu baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Beste alaba, Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez.
Sarrera 8 euro
Emanaldia gaur izango da, egubakoitza, 20:00etan Zabalotegi aretoan. Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai.