Jesus Mari Ugalde lehendakariak Jakiunderen inguruko gogoeta egin du, eta hamar urteok eman dutena nabarmendu du. Egun, Jakiundek 59 osoko kide dituela azaldu du, eta horiei ohorezko jakitunak, jakitun urgazle gazteak eta beste zenbait kide gehituta, akademiak 82 kide dituela nabarmendu du. Momentu zailak bizi izan dituzten arren, egun errespetatuak direla azaldu du.
Goirizelaia eta Lafuente
Gaurko bilkuran bi ohorezko jakitun berri izendatu dituzte: Julio Lafuente, Nafarroako Unibertsitateko errektore ohia; eta, Iñaki Goirizelaia, EHUko errektore ohia. Hara joandakoen txalo zaparrada jaso dute biek dominak jantzi dituztenean.
Familia argazkia
Akademiako kideez gain, Bergarako alkate Elena Lete eta Jose Luis Elkoro alkate ohi eta Olaso dorrea fundazioko kidea ere izan dira batzarrean. Amaieran, argazkia atera dute ohorezko kide bergarar eta elgetarrekin; Jon Markaiderekin, Mari Carmen Gallastegirekin, Jesus Mari Lazkanorekin eta Jesus Mari Ugalderekin.
Olaso dorrearen kanpoaldean familia argazkia atera dute hara joandako guztiek.