Indarkeria matxistaren aurkako lege integral bat eskatu du Bergarako Irabazik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko aza. 21a, 15:22

Irabazi udal taldeko bozeramaile Aiert Lizarralde udalbatzaren aurrean berbetan, azaroaren 15eko ezohiko osoko bilkuran.

Azaroaren 25aren harira, Bergarako Irabazik uste du ahotsa eta protagonismoa indarkeria matxistaren biktimei eta horien elkargune diren elkarteei eman behar zaiela, erreparazio-bideak proposatzeko duten zilegitasuna aitortze aldera. Erakundeen aldetik "benetako konpromisoa" ere eskatu du koalizioak.

Irabaziren arabera, indarkeria matxistaren izaera estrukturala da eta konpromisoa agertu dute emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. "Era berean, nazioarteko zuzenbide-esparruarekin bat, berresten dugu badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa, justizia eta erreparazioa", diote, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak