Azaroaren 25aren harira honako egitaraua antolatu du Martxanterak taldeak:
-Azaroak 20, astelehena, 19:30ean kartzela zaharrean: Irakurketa foro feminista. Una entre muchas komikia berbagai.
-Azaroak 22, eguaztena, 18:00etan, Zabalotegi aretoan. Sorgin ehiza eta indarkeria matxistari aurre egiten hitzaldia, Barakaldoko Argitan elkarte feministaren eskutik. "Indarkeria matxistari aurre egiteko hainbat esperientzia eta estrategiaren inguruan jardungo dugu", adierazi dute.
-Azaroak 25, zapatua, 20:00etan, San Martin plazan: Akelarre feminista. "Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira prestatu dugun ekintza herrikoia da. Emakumeon gorputzen gainean erabakitzeko, gure bizitzen alde, erasoen aurrean erantzun kolektibo bat emateko, mugak zabaltzearen alde, instituzioei ardura eskatzeko... Finean, gure aldarrikapenak kalera ateratzeko, ekimen bat abiatuko dugu suaren inguruan", aurreratu dute.