Bergarako Udal Musika Bandak gaur ospatu du Santa Zezilia

Imanol Gallego 2017ko aza. 19a, 17:01

Musikarien zaindariaren eguna berez eguaztena izango den arren, Bergarako Udal Musika Bandak gaur ospatu du San Zezilia eguna. Musikariek pilotalekuan eskaini duten kontzertuaren aurretik, kalejira batekin hasi dute eguna.

Santa Zezilia eguna ospatzeko modu bakarra musikaren bidez da, eta Bergarako Udal Musika bandak musikarien zaindariaren eguna domekara mugitu duen arren, erritmoa ere egun berera ekarri du.

Goizean kalejira batekin hasi dute eguna, eta ostean, Udal pilotalekuan kontzertua eskaini dute. Emanaldi motza izan den arren, Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak aukeratutako partitura eta erritmo arinei esker, oso kontzertu atsegina izan da.

Emanaldiaren ondoren, gainera, anaiarteko bazkaria egin dute musikariek Zumelaga jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak