Nahikarin erakutsiko dituen lanetan Debagoieneko, Jacako –Huesca– eta Tourseko –Frantzia– paisaiak ikusteko aukera egongo da. Denera 20 margolan erakutsiko ditu. Horietatik, batzuk, gainera, paisaia abstraktuak izango dira: "Abstraktua egitera ausartu naiz. Akuarela txiki batzuk egin ditut, eta oso gustura geratu naiz emaitzarekin", azaldu du Arantzabalek. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik erakusketa.