Bergarako Udal Musika Bandaren emanaldia Santa Zezilia omentzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko aza. 15a, 10:02

Musikarien zaindaria, Santa Zezilia, ospatuko dute domekan Udal Musika Bandako kideek. Ohikoa den moduan kontzertua eskainiko dute Udal pilotalekuan, 12:30ean. Kalejira eta bazkaria ere egingo dute.

Santa Zezilia eguna azaroaren 22an izango da –eguaztena–; baina, musikariek domekan ospatuko dute zaindariaren eguna. Udal pilotalekuan kontzertua eskainiko dute, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean. Domekarako prestatu duten egitaraua da:

  • 1832, Alfredo G. Chirlaque
  • Zampa, F. Hérold
  • City of stars, J. Hurwitz, Chirlaqueren moldaketarekin
  • The phantom of the opera, A. Ll. Webber
  • Eloise, P.Ryan

Kalejira eta  bazkaria

Eguna kalejirarekin hasiko dute musikariek: 10:30ean izango da hori. Kontzertuaren ondoren, gainera, anaiarteko bazkaria egingo dute musikariek Zumelaga jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak