Hasi dituzte hainbat kaleren asfaltatze lanak

Mirari Altube Arrese 2017ko azaroaren 9a

Astean hasi dituzte herriko hainbat kale asfaltatzeko lanak eta otsailaren 14a bitartean jardungo dute horretan.

Bi fasetan egingo dituzte lanak. Azaroaren 8tik abenduaren 19ra bitartean honako kaleak asfaltatuko dituzte: Azoka, Ibargarai, Santalaitz, Arrillaga, Arruriaga, Osintxu, San Antonio, Ernai, Masterreka, Bidekurutzeta, Telleria, Arrizuri eta Mintegi.

Eta urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra bitartean, beste honako hauek: San Antonio, Aranerreka, Mizpildi, Arruriaga, Osintxu, Ibargarai, Arrizuri eta Mintegi. Zenbait kale bi fasetan landuko dituztela iragarri dute. 

Asfaltatzeaz gain, lanen barruan daude obra zibila eta aglomeratua egitea, eta seinaleztapena egokitzea, besteak beste. Lanen aurrekontua 338.000 eurokoa da (BEZ barne) eta esleipena Firmes Alaveses enpresari egin dio Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak