Ylia izango da 'Haus of Beats' jaialdiko gonbidatu berezia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko aza. 9a, 18:00
Ylia musika jartzen. Irudia: youtube.com

Musika elektronikoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da zapatutik domekarako gaua. Besteak beste, Bartzelonan bizi den Ylia izango da musika jartzen kartzela zaharrean. Haus of Beats jaialdiaren barruan etorriko da Ylia Bergarara. 

Bigarren urteurrena ospatuko du izen bera duen Txapa Irratiko irratsaioak. Musikaria izateaz gain, on line emititzen den Dublab irrati kateko La Guarida irratsaioa egiten du Yliak. Hori horrela, 19:00etan Bergarako gaztetxetik eskainiko du zuzenean irratsaioa. Bideoz grabatu eta sare sozial bitartez ikusteko aukera egongo da. 00:00etan, Haus Of Beats-eko disko jartzaileek eta Beltzak Bros-ek hasiko dute emanaldia. Kartzela zaharra berotu ondoren, Yliak saioa hasiko du. Musika emanaldiak 06:00ak arte iraungo du eta gau guztian zehar Dodoma eta Anunnaki VJek jarriko dituzte irudiak. Sarrerak 5 euroko kostua izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak