Elena Lete alkateak Harira saioan iragarri zuenez, Gabonetarako amaituta egongo dira Errege Mintegiko aretoko lanak. Maiatzean Obretan baina zabalik ekimenaren barruan, bisita gidatuak antolatu zituzten eta Udalaren asmoa da berriro ere herritarrei obren egoeraren berri eman eta bertara bisita antolatzea da. Horretarako antolatu dituzte egubakoitzerako bisita; bakoitzean gehienez 30 lagun sartu ahal izango dira.