Bergara Kirol Elkarteko entrenatzaileek formakuntzari berrekin diote

Maite Txintxurreta 2017ko azaroaren 5a

Autengo denboraldian ere klubeko adin eta kategoria desberdinetako entrenatzaileen formakuntzaren aldeko apustua egin du Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak. Hala, denboraldiko lehen saioa atzo egin zuten.

Goizez egin zuten atzo denboraldiko entrenatzaileendako lehen saioa. Hala, 09:15ean hasita, eta Bergara Kirol Elkarteko Manolo Ortizen eskutik, entrenatzaileentzat baliagarri suertatu daitezkeen informatika programez gehiago ikasteko aukera izan dute.

Horren ostean, Manu Diazek, klubeko kirol arduradun eta entrenatzaile izandakoak, Entrenatzailea partiduko atsedenaldian ikastarotxoa eskaini du.

Bukatzeko, Realeko Mitxel Badiolak, Erasoa entrenatzen berbaldia eskaini du, futbolariek eraso jokoa lantzeko hainbat baliabide irakatsiaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak