'Bizian bizi': poesiak eta musikak bat egiten dutenean

Mireia Bikuña 2017ko aza. 4a, 14:30

Aldeta taldeak eta Pentsamenduaren Poesia ekimeneko poetek parte hartu dute ekimenean. Chillidari gorazarre eta Muga liburuetako poemak irakurri eta musikatu dituzte Aroztegi aretoan. Bizian bizi ikuskizunak Bergaran hasitako bideak jarraipena izango duela diote protagonistek.

Juanra Unamuno bergararra, Monika Refojos, Txitxo Lopez eta Felipe Juaristi dira Aldeta taldeko kidea. Juaristi bera, Juan Ramon Mankuso, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko, Pentsamenduaren Poesia taldeko kideak. Guztiak igo dira oholtzara, "emanaldi hunkigarri bezain polita" egiteko. "Ederra izan da. Oso gustura egon gara. Entzuleak ere bai", dio Juanra Unamunok.

Txillida Lekutik abiatuta

Pentsamendua eta poesia jardunaldien hamargarren urteurrenean hasi zen egozten Bizian bizi ikuskizuna. "Poesia emanaldia egitekotan ziren Txillida Lekun, eta Juaristi bi taldeetako kide denez, guri proposatu ziguten emanaldia musikatzea", dio Unamunok.

Bergaran hasitako bideak jarraipena izango omen du. Oraindik ez dituzte data gehiago zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak