"Lan hau bi pertsonen artean egin beharrekoa izanik, pertsonal faltak zorigaiztoko amaiera izan zuen. Beste behin argi gelditu da prekarietatea dela erantzulea", adierazi dute LABeko ordezkariek.
Era berean, "etorkizuneko planik gabeko enpresa" dela diote: "Plan industrialik gabekoa, inongo inbertsiorik egin gabe subentzioak jaso dituena, langileen prekarietatearen kontura soilik aurrezten duena. Arriskuen prebentzioa Arcelor Bergaran amets hutsa da". Horregatik, ez dela harritzekoa istripu gehiago ez egon izana adierazi dute: "Bergarako planta ireki zenetik ia ez da inbertsiorik egin, eta horren lekuko dira enpresako makinen eta instalazioen egoera. Arcelorren langileok egunez egun lanean bizitza uzteraino arriskatzen gara".
"Prekarietateak hil" egiten duela gaineratu dute, eta "lan istripuek erantzuleak dituztela, kasu honetan Arcelor Mittal enpresa".
Lan istripuak ez direla kasualitatez gertatzen gaineratu dute, eta arazoa estrukturala dela. Hala, galdera luzatu diote Arantza Tapiari: "Tapia anderea, zein industria aurrerakoi saldu nahi diguzu, bi astetik behin langile bat hiltzen denean lan istriputan Euskal Herrian?".