‘Ezagutu, murgildu eta ekin’ zikloan euskararen inguruko arrakasta handiko hiru hitzaldi emango dira Irizar jauregian. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta euskararen inguruan aritzeaz gain, honen erabilera sustatzea dute helburutzat. Zehazki, azaroaren 8an, asteazkena, Urtzi Urrutikoetxeak Zertaz ari gara hizkuntza normalizazioaz ari garenean? hitzaldia eskainiko du; azaroaren 15ean berriz, Juan Martin Elexpuru bergararra arituko da Euskararen aztarnak Sardinian liburua aurkezten; eta azaroaren 22an berriz, Euskaraz gara ala ez gara. Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko proposamena hitzaldia eskainiko dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek.