Urieta zubiak ez du garraio berezi batzuen zirkulazioa bermatzen, eta arrazoi horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak zubiaren oinarriak hormigoi pretentsatuko habe prefabrikatuekin indartuko ditu. Gainera, obrak egin bitartean, denboraren paseoarekin hondatzen hasitako elementuak ere konponduko ditu.
Obra honek bi hilabete eta erdiko epea izango du, eta 363.000 euroko aurrekontua. Lana egiteko ardura Orion Reparacion Estructural enpresak dauka.
Obrek iraun artean, bidearen zabalera estutu
Bestalde, Diputaziotik jakinarazi dutenez, egunerokoan ez dute aurreikusten errepideko zirkulazioan eragitea, bidearen zabalera estutu besterik ez delako egingo. Eta salbuespeneko kasuetan –andamioak jartzea, materialen deskarga...– soilik moztuko dute noranzkoetako bat.