Aurkezpen ibiltaria Nomadak ezagutzera emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urriaren 29a

Bergaran, Leintz-Gatzagan, Otxandion eta Aramaion jo zuen atzo sortu berri den Nomadak taldeak. Emon taldearen errautsetatik eratua, gogotsu ekin diote proiektu berriari eta, izenari zor, aurkezpen ibiltaria egin zuten kamioneta baten gainean; lau emanaldi eskaini zituzten goizean, eta "esperientzia ederra" izan zen eurendako. Ondorengo bideoan, Hasieratik izeneko singlea zuzenean.

Ekaitz Otxoak (bateria-jolea), Isusko Igartzak (tronboi-jolea), Aitor Sesmak (tronpeta-jolea), Julen Arrietak (abeslaria) eta Aritz Alustizak (trikitilaria eta sintetizadorek) Joanes Inurrietak (gitarra-jolea), eta Xabi Sarasketak (baju-jolea) osatzen dute Nomadak izeneko proiektu berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak