Kide guztiak bergararrak ez diren arren, proiektu berriaren entsegu-lokala ere Bergaran dute. "Emon baino musika gogorragoa, elektronikoagoa egiten dugu. Trikitiarekin gainera, sintetizadoreekin ere arituko naiz. Bihar, zapatua, Debagoienan zehar taldea aurkezteko kontzertu ibiltaria egingo dugu kamioneta baten gainean. Ordu laurden inguruko emanaldiak izango dira: Bergarako Irala kalean lehenengoa 10:30ean eta Aramaion, 14:00ean, azkena".