'Marketina inbertsio nola bilakatu' tailerra eskainiko dute UNED-Bergaran

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 25a, 17:55
UNED-Bergara.

Bere negozioa indartu, salmentak igo eta bezeroarekiko komunikazio indartu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa eskainiko da Bergaran. Juan M. De Lara eta Francisco Ramirez adituak arituko dira irakasle lanetan.

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Berezko Ikasketa eskaintzaren bitartez Marketina inbertsio nola bilakatu ikastaroan izena emateko epea ireki du. Marketinarekin erlazionatutako kontzeptuak aplikatzeko irizpideak eskainiko dira: beraien negozioa kudeatzeko, salmentak igotzeko, beraien bezeroekin duten komunikazioa eraginkortasunez sustatzeko, etab. Negozio baten kudeaketarako tresna indartsu honen baliabideak ikastea da xede nagusia. 

Horretarako UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak Marketineko bi irakasle izango ditu: Juan M. de Lara GSMren (Movistar) eta online banketxearen (Bankinter) sustatzailea eta Francisco Ramírez, off eta online komunikazio zuzenean eskarmentu handidun publizitate arloko erredaktorea. Erredaktore eta sortze-zuzendari jardun du zuzeneko marketina eskaintzen duten enpresetan; baita Contrapunto, Ogilvy & Mother… agentzietan, Cannesko bi Lehoi ditu eta Donostiako El Sol Festibaleko lau Diploma.

Egitarauak bezeroetara iristeko bi modulu barneratzen ditu:

  • Azaroaren 24tik 25era Posizionamendua eta Segmentazioa.
  • Abenduaren 15etik 16ra Sormena, komunikazioa eta marketin digitala.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak