Bolada onean da BKEko saskibaloi saila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urr. 24a, 09:53

BKEko saskibaloi saileko lehen taldeko jokalariak.

Bolada onean da Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi saileko senior mailako taldea. Azken hiru partiduak irabazi dituzte eta azken lehian, gainera, nabarmen nagusitu ziren Añorgan (48-63); mahoneroak laugarren dira sailkapenean.

Hona hemen azken jardunaldiko emaitzak:

Senior gizonezkoak: Añorga 48-63 Bergara Soraluce BKE

Junior gizonezkoak: Take Iurre taberna 48 - 47 Bergara Soraluce BKE

Junior emakumezkoak: Bergara Soraluce BKE 49-41 Eskoriatza

Kadete emakumezkoak (errendimendua): Panefilsa Take 36-39 Bergara Soraluce BKE

Infantilak emakumezkoak (handi): Bergara Soraluce BKE 25-22 LEK Ointxe handi

Infantilak emakumezkoak (txiki): LEK Ointxe txiki 28-19 Bergara Soraluce BKE

Infantil gizonezkoak Txiki A: Ganbara Txiki 12-35 Bergara Soraluce BKE (A)

Infantil gizonezkoak Txiki B: Bergara Soraluce BKE (B) 29-53 Easo 05 Roxte

 

Hurrengo jardunaldiaren barruan, gizonezkoen lehen taldeak zapatuan jokatuko du Labegaraietan (16:30), AIB taldearen kontra.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak