Kirol argazkien sariak banatu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urriaren 21a

Arizondo Argazkizale Elkarteak eta Bergarako Udalak antolatutako Kirol Argazkien Lehiaketako 27. edizioko sariak atzo banatu zituzten Aroztegin.

Zortzi sari banatu zituzten guztira, bi kategoriatan (zuri-beltz eta kolorea) banatuta. Besteak beste, koloretan, bigarren saria, Aritz Gordo arrasatearrak jaso zuen Argiak gailurrean izenburu duen argazkiari esker.

Lanak, Aroztegi Aretoan egongo dira ikusgai urriaren 29ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak