2017/10/22 18:00

Musika

Txapa Irratiko programazio aurkezpena eta Kaskezur taldearen kontzertua

Txapa Irratiko programazio aurkezpena eta Kaskezur taldearen kontzertua
Kartzela Zaharra, Bergara
Igande honetan, urriak 22an, aurtengo programazioa publikoki aurkeztuko dugu, 20 irratsaio inguru izango ditugu guztira. Hainbat gairen ingurukoak, berriak zein zaharrak. 
Eta ez dugu edonola aurkeztuko! irratia bera irratsaio ezberdinen batuketa baino askoz gehiago izanik, denon artean TXAPA GALA izeneko ekimena prestatu dugu. Irratsaio bakoitzak bere erara,   musika instrumentu, ahots, teknologia zein beste edozein tresna  eta gonbidatu ekarrita, aurkezpen berezi bat gertatu dugu. Txapa Gala, atsaldeko 18:00etan hasiko da. 
 
Jarraian Nafarroako KASKEZUR taldearen kontzertua izango dugu,  "Azpisugeak" azken lan paregabea aurkeztera dator Baztango laukotea. Dinosaur Jr., Sonic Youth edo Fugazi banden oihartzuna dakarte eurekin. Riff kitzikagarriek bustitako doinuak, melodia bikainak eta jarrera aparta. Kaskezurra inoiz baino biziago dago! 
 
Igande arratsaldeari bukaera borobila emateko, luntxa egongo da!
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak