Aurten ere, maila oso altuko argazkiak aurkeztu dira, Luis Ajuriaguerraren koloretako argazkien lehen sariak erakusten duenez.
Sari ederrak
Zortzi sari banatuko dira guztira, bi kategoriatan (zuri-beltz eta kolorea) banatuta: lehen saria, 210 euro eta trofeoa; bigarren saria, 180 euro eta garaikurra; hirugarren saria 150 euro eta garaikurra; herriko onena: 120 euro eta garaikurra. Esandako moduan, erakusketa jarriko dira Aroztegi Aretoan urriaren 20tik 29ra bitartean. Argazkiak itzuliko dira erakusketa itxi eta ondorengo 30 egunetan.
Zuri-beltzean

Lehen saria: Haizearen aurka. Benito Cantero. Bergara.

Bigarren saria: Maratón de Zegama 1. Miguel Cavero. Ordizia.

Hirugarren saria: Agoni of defeat. Pedro Luis Ajuriaguerra. Bilbao.

Herriko saria: Elurtea. Juan José Lopez Azurmendi.
Koloretan

Lehenengo saria: Shaking on the face. Pedro Luis Ajuriaguerra. Bilbao.

Bigarren saria: Argiak gailurrean. Aritz Gordo. Arrasate.

Hirugarren saria: Mushing. Miguel Cavero. Ordizia.

Herriko saria: Konkordia. Juan José Lopez Azurmendi.