Bestelako helburu batzuk ere baditu Auzokok: hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea euskara kohesio hizkuntza izanik; herritarren arteko harreman sarea lantzea; umeei eskolako lanetan laguntzeko baliabideak eskuratzea; Bergaran bizitzeko euskarazko oinarrizko edukiak barneratzea...
Hiru talde
Jardunek hiru talde jarri ditu martxan: emakumeen integrazioa lantzeko taldea urriaren 23an jarriko da martxan; eguaztenero 10:00etan elkartuko dira udal liburutegian. Egubakoitz goizetako taldea azaroaren 5ean jarriko da martxan; 11:00etan elkartuko dira udal liburutegian. Egubakoitz arratsaldetako taldea, amaitzeko, martxan dago dagoeneko. 18:00etan elkartzen dira udal liburutegian.