"Oso partidu txarra egin genuen erasoan. Baloia ez zen inondik inora sartzen, akats asko egin genituen eta baloia ere errez galtzen genuen. Aurreko astean, Astigarragan, oso partidu egin ostean, atzokoa ez zen gure eguna izan" adierazi du Marian Mellado Bergarako saskibaloi arduradunak.
Neurketan guztian zehar alde txikiak izan ziren bi taldeen artean, bi puntukoak asko jota. Azken laurdenean finago aritu ziren bi taldeak erasoan, eta horrek emozioa eman zion partiduari. Hala, amaitzeko hiru segundo falta zirenean 35-37 galtzen ari ziren etxekoan. Baina baloia jokoan jarri, Xabat Irazolari heldu, eta honek sartutako hirukoari esker, garaipena bergararrentzat izan zen (38-37).
"Lau partidutik, bat galdu eta hiru irabazi ditugu. Sailkapenaren goi aldean gaude, eta denboraldia indartsu hastea garrantzitsua da taldearentzat" adierazi du Melladok.