Hamabiak ingururako, giro bikaina zegoen ferian. Euskal Herriko hainbat tokitako jendea erruz zebilen Elosuan, urtero moduan, ganadu, artisautza eta musikaz gozatzen. Ganadu mota asko zegoen Euskal Herriko feria zaharrenetakoan: behiak, ardiak, zaldiak, astoak...
Ganadu erakusketaz gain, artisautza, janari eta bestelako postuak izan dira goiz partean.
Horrez gain, auzoan bertan egindako txondorretik eratorritako ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera ere egongo da.
Azkoitiar bat bultzatzaile
Lehenengoz, orain 39 urte ospatu zen feria Elosuan. Azkoitiar bat izan zen antolatzaileetako bat; bergararrei ideiaren berri emandakoan, barrez erantzun zioten, arrakastarik izango ez zuela sinistuta; baina gero, askok lagundu zuten.