2018ko otsaila bukatu aurretik hasiko dira Boluko frontoia estaltzeko lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urriaren 11

Irudiko itxura hartuko du estalkiak obrak amaitzen direnean.

Irailaren 24ko galdeketa loteslean Boluko auzotarrek frontoia estaltzearen aldeko hautua egin ostean, Bergarako Udalak iragarri du azaroko lehen hamabostaldian proiektuaren lizitazioarekin hasiko direla. Hala, asmoa da 2018ko otsaila aurretik obrak hastea.

Udalak eta pilotalekua estaltzeko proposamenak idatzi zituen Imara enpresak auzotarren ekarpenak lantzen eta proiektuan txertatzen ari dira. Horien artean badira, gainera, irisgarritasunarekin lotutakoak, eta horiei begira irisgarritasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdian aurkeztuko du Udalak proiektua Eusko Jaurlaritzan. Obrak, baina, 2018ko otsaila bukatu aurretik hasiko direla aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak