Urriaren 12an, Elosuko mendi ganadu feria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urr. 9a, 14:38

2015eko feria.

Azken hamarkadetako ohiturari eutsiz, ganadu feria egingo dute eguenean, urriak 12. Ganaduaz gain, askotariko bertako produktuez osatutako azoka ere egongo dira. Gainera, auzoan bertan egindako txondorretik eratorritako ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera ere egongo da. Autobusak izango dira Bergaratik eta Azkoititik.

Jaiak Elur Txiki elkarteak antolatu ditu, Bergarako eta Azkoitiko udalen zein Elurmendi elkartearen laguntzarekin. Honako hau izango da aurtengo egitaraua:

09:00 Azokaren hasiera.

Goizean zehar Artisautza eta bertako produktuen azoka, Elosuko ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera eta txondorraren inguruko argazki erakustaldia.

11:00-14:00 Umeendako puzgarriak.

12:30 Bertso saioa frontoiko agertokian, Julio Sotorekin eta Iban Urdangarinekin. Jarraian, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

16:00 Bazkalostean, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariak berriro.

17:30 Asto proba. Ondoren, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Oharrak: autobus zerbitzua egongo da egun guztian zehar, Bergaratik –Burdinaten– eta Azkoititik –Eroski txikia, K5 eta Altzibartxon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak