Iaz egin zen lehenengo edizioko ibilbide bera izan du gaur goizean Osintxun egin duten mendi lasterketak: 10 kilometro inguruko zirkutua, nolabait ere bi zati zirkularretan banatua eta ia hasieratik lasterkariei aldapan gora korritzeko eskatu diena.
60 korrikalari inguru erakarri ditu bigarren edizioak, iaz baino gutxiago, baina kopuru horrekin pozik agertu dira antolatzaileak: "Egia da jende gutxiago egon dela, baina Bergarako, Antzuolako, Soraluzeko... lasterkariak etorri dira, ingurukoak, eta horrekin pozik gaude gu", azaldu du lasterketaren antolatzaile Markel Fernandezek.
Alberdi eta Mujika irabazle
Jon Alberdi zestoarra izan da helmuga zeharkatzen lehena, 46 minutu eta 40 segundorekin. "Atzo 21 kilometroko beste lasterketa bat egin zuen, eta zalantzan egon naiz etorri ala ez", adierazi du behin garaipena eskuratuta. Lasai hasi du lasterketa Alberdik, asfaltoan seigarren joan delarik, baina lehen aldaparekin aurretik jarri da. Erorikoa ere izan du, eta horren ondorioz lasterketaren zati bat bigarren helmugaratu den Ander de Luis soraluzetarrarekin egin du, baina zirkuituaren bigarren zatiko aldapa aprobetxatu du berriz ere aurra hartu eta lasterketa irabazteko. De Luis izan da bigarrena, eta Berrizko Alex Unzueta hirugarrena.
Mayi Mujika elgoibartarrak, bere aldetik, bigarrenez lortu du Osintxun podiumeko gorengo koxkara igotzea. Eta hori zirkuitua zertxobait ahaztuta zeukala: "Ez nuen gogoratzen hainbesteko aldapa zegonekik", azaldu du. Kontuak kontu, 54 minutu eta 23 segundorekin bera izan da helmugaratzen lehen emakumezkoa, eta iazko denbora ia lau minututan hobetu du. Ane Zabala arrasatearra izan da bigarren emakumezkoa, eta Agurtzane Arriola elgoibartarra hirugarrena.
Gizonezkoen sailkapena:
1- Jon Alberdi (Zestoa)- 00:46:40
2- Ander de Luis (Soraluze)- 00:47:02
3- Alexander Unzueta (Berriz)- 00:49:02
4- Andoni Gomez (Bergara)-00:49:49
5- Sergio Ruiz (Elorrio)- 00:51:47
6- Markel de la Fuente (Elorrio)- 00:52:49
7- Raul Dacosta (Bergara)- 00:53:20
8- Ion Gurutz Alberdi (Bergara)- 00:54:17
9- Aitor Marauri (Bergara)- 00:54:54
10- Kepa Varela (Bergara)- 00:55:15
Emakumezkoen sailkapena:
1- Mayi Mujika (Elgoibar)- 00:54:23
2- Ane Zabala (Arrasate)- 00:56:22
3- Agurtzane Arriola (Elgoibar): 01:06:05
4- Ane Ziaran (Eibar)- 01:08:38
5- Inuntze Bengoa (Aretxabaleta)- 01:08:51
6- Maider Semper (Hernani)- 01:10:14
7- Olatz Altuna (Aramaio)- 01:11:35
8- Nekane Maiztegi (Oñati)- 01:22:04