Izan ere, Alizia antzezlaneko Herrialde miresgarriko sarrera, Errekalde jauregiko lorategiko atea da. Bertan izan da antzezlaneko lan taldea agertokia izango denaren irudiak grabatzen. "Bertsio oso interaktiboa da 'Alizia'. Gaur grabatu ditugun lokalizazio irudiak gero pantailan izango dira ikusgai", azaldu du Valen Moñux zuzendariak.