Whats app bidez ireki dute mezua dagoeneko: "Azken egunetako Kataluniako egoera salatzeko, Bergarako musikariak kalera irtetea erabaki dugu. Bihar, eguena, Bulen –Pol-pol aurrean– elkartuko gara 20:00etan. Ekarri zuen instrumentuak edo etorri abestera. Agure Zaharra jo eta abestuko dugu zuzenean. Animatu! musikariok gure aletxoa jar dezagun!".