Jaietako egitaraua:
Urriak 6, zapatua
17:30 Frontenis eta pilota txapelketak. Beheko frontoian gazteen frontenis txapelketa mistoa; goiko frontoian 13 urtera arteko umeendako pilota txapelketa
20:00 Patata-tortilla lehiaketa
22:30 Mus txapelketa: izen-ematea 22:00etan da, 20 euro ordaindu beharko da bikoitzeko
Urriak 7, domeka
12:00 Espoloitxoren jaitsiera
12:15 Umeendako jolasak
13:30 Diablues & Bluecifer-en kontzertua
14:30 Auzo-bazkaria (txartelak Hamaika eta Ogi Berrin egongo dira salgai)
16:30 Helduendako jolasak
19:00 Triki-poteoa
21:30 Mugi Panderoaren kontzertua
00:00-02:00 DJak Hamaika tabernan
Bestalde, jaietako ekintza arrakastatsuenetakoa izan ohi den patata-tortilla lehiaketako oinarrien berri ere eman du jai batzordeak:
-Edonork dauka taldean edo bakarka izena emateko aukera eta horretarako azken eguna urriaren 5a izango da. Izen ematea Ogi Berri edo Hamaikan.
-20:00etarako aurkeztu beharko dira parte hartzaileak Espoloira.
-Espoloiko jai batzordeak ipiniko ditu oinarrizko jakiak (patatak, arrautzak, olioa eta gatza) eta sutegiak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (zartagina, kazola, sardexka, kutxilo, etab.) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
-Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
-Epaimahaiaren erabakiaren ondoren tortillak bertaratzen diren guztien artean banatuko dira.
-Lehiaketan aurkeztu direnek, oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.