Olatz Salvador eta Erraiak taldeen doinuekin gozatu dute Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko irailaren 30a

Bergarako gaztetxeko kanpoko patioan 60 lagun baino gehiago batu ziren kontzertuak jarraitzeko, Egubakoitzak kartzelan programaren baitan.

Olatz Salvadorrek berak sortutako abestiak eta beste hainbat bertsio ere jo zituen Bergarako gaztetxeko entzuleendako. Bertsioen artean, Willis Drummond, Berri Txarrak eta Mikel Laboaren kantak jo zituen, besteak beste.

Ondoren, Erraiak taldearen emankizuna etorri zen. Musika baino gehiago uztartzen duen proiektua aurkeztu zuen Erraiakek, Kartzela zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak