Egitarau oparoa gertatu dute Angiozarko San Migel jaietarako

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 28a, 16:03

Gaur, eguena, 20:00etan San Migelen jaitsiera egingo dute, jaiei hasiera emanaz. Ondoren, pintxo potea eta eskoba dantza izango dira, eta astebururako ere hainbat ekintza prestatu dituzte.

Gaur hasiko dituzte sanmigelak Angiozarren, eta domekara bitartean hainbat hitzordu izango dira. Lehenik eta behin, 17:30ean girotze elkarretaratzea izango da Pagomendi elkartean, eta gero, iluntzeko zortzietan, San Migelen jaitsiera izango da, suziriekin eta kanpai jotzearekin lagunduta.

Gero, pintxo potea izango da Beheko tabernan eta elkartean, eta bederatzietan, berriz, eskoba dantza.

Asteburukoak

Bihar, egubakoitza, meza (11:00) izango da, erretiratuen abesbatzaren emanaldiarekin. Bukatzean, luntxa egingo dute Pagomendin.

Arratsaldez, umeendako puzgarriak, Briska txapelketa (17:00), Batukada (19:30) eta Patata tortilla lehiaketa (20:00), azken hau jatekoaz eta sagardoaz girotuta. Gauez, berriz, 23:30ean, hasita, musika izango da Low Cost De Luxe eta Kobrazuloren eskutik.

Zapatuan, berriz, eguerdian umeen jolasak izango dira, eta triki-txikiteoa buruhandiekin. Gero, herri bazkaria. 18:00etan mus txapelketa, eta afaltzeko bokatak elkartean. Gauez, DJak eta argi festa.

Bukatzeko, domekan, azken urtean jaiotakoei ondo etorria (12:00), trikiti eskolakoen kalejira eta pilota partiduak (12:30) izango dira eguerdi partean. Arratsaldez, berriz, Latirili taldearen Sim&Sam polizien abentura kale antzerkia (18:00), txokolatada (19:00), eta San Migelen zeruratzea eta agurra (20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak