Izena ematerakoan zehaztu beharko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen parte-hartzaileak. Bilera horiek astean behin eta ordubetez izango dira. Taldeak autonomoak izango dira, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere.
Astero arduradun bat
Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko (egunkariko albiste bat, gai orokor bat…). Honela arduradunak gai horrekin lotutako hiztegi espezifikoa, esamoldeak… landuko ditu taldekideei aurkezpena egin ahal izateko.
Probarik ez da egingo
Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik). Taldeak gehienez zazpi lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira.