Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:
-60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
-16 urtetik gorakoendako ikastaroa izango da.
-Astean lau ordu, bi egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
-Egunak eta orduak aukeran laga dira oraingoz; hortaz, interesatuek zein komeni zaien adierazi beharko dute eskaria egiteko orrian. Oharra: Eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango zaie interesa agertu duten guztiei.
-Izena emateko epea: urriaren 6ra arte.
-Ikastaroaren hasiera: urriaren 16an.
-Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izaten badu.
-Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53