Lehen sorospenen ikastaroa izango da DYAren eskutik

Maite Txintxurreta 2017ko irailaren 25a

Urriaren 9tik 24ra arteko iraupena izango du, eta edozein herritarri zuzenduta dago. Egunerokotasunean gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko oinarrizko ezagutzak hartzea da helburua.

Arratsaldez izango da ikastaroa, 18:00etatik 21:00etara. Martokoko 22. zenbakian dagoen DYAko ordezkaritzan izango da.

Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Teoria zein praktika landuko dute ikastaroan.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du.

Matrikularen kostua, ikastarorako txostena barne, 110 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak