260 herritar inguru pasa dira goizean Boluko galdeketa mahaitik

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 23a, 15:02

Bolua auzoko pilotalekuari estalkia jarri ala ez erabakitzen ari dira bertako bizilagunak gaur. Deituta dauden 1.262 pertsonetatik 63k aurretiazko botoa eman dute, eta gaur iluntzeko zortziak arte izango da zabalik Beart elkartearen lokalean jarri duten hauteslekua.

Goizez, 9:00etatik 13:30era izan da zabalik galdeketa mahaia, eta tarte horretan 260 bat auzotarrek eman dute euren iritzia. Arratsaldez, 16:00etan berrirekiko dituzte ateak, eta beste lau orduz izango da botoa emateko aukera. 20:00etan itxiko dute hauteslekua, eta kontaketari ekingo diote.

Berau bukatzean jakin ahal izango da zein den gehiengoaren nahia, eta horren arabera erabakiko dute pilotalekuari estalkia jarriko zaion ala ez; izan ere, galdeketa loteslea da gaurkoa. GOIENAk iluntzean emango du emaitzaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak