Donostiako kontserbatorioan hasi zen harpa ikasten zortzi urte zituela, harrezkero Bilboko, Zaragozako eta Bartzelonako kontserbatorioetan ikasi du. Askotariko orkestratako eta taldetako kide izan da, eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin bi disko argitaratu zituen: Arpa airean eta Airean arpa. Gaur egun, bi pasioak uztartzen ditu –arpa eta irakaskuntza– Nafarroako Goi mailako Kontserbatorioan eta Donostiako musika eskolan.
Errekalde parkean iragarrita zegoen arren, Mariaren Lagundia elizan izango da bihar, egubakoitza, 19:00etan.